KRONIKA | GUUK GIPUZKOA – HEREDA SAN PABLO BURGOS (64-69)

Final Four-eko bigarren finalerdia hasten zen Guuk Gipuzkoa serio-serio batekin. Lehen abantaila 11-0ko partzial batekin, hiru hirukorekin eta saskiratze batekin gipuzkoarrentzat, 11-0 (3. min). Burgosek lehen puntuak sartzen zituen 7ra hurbiltzeko, 11-4 (4. min). Guuk Gipuzkoa oso serio aritzen zen defentsan, Burgos-ek 15 puntu besterik ez zituen sartzen lehen zatian, 21-15.

Bigarren laurdena Burgosekin pixkanaka abantaila murriztuz hasten zen eta 3 puntura hurbiltzen ziren, 23-20 (12. min). Motosek 6,75etik erantzuten zuen, baina Burgosek puntu bakarrera jartzen zen, 26-25 (14. min). Guuk Gipuzkoak, jaurtiketa libreaz geroztik, berriz ere 4 puntuko errenta lortzen zuen, 29-25 (15. min). Burgos gertu zegoen, baina Guuk Gipuzkoa Ander, Carlson eta Delasen puntuekin 5 puntuko aldearekin joaten zen atsedenaldira, 39-34.

Lehenengoa saskiratzen Burgos zen aldageletatik bueltan, baina Guuk Gipuzkoak markagailuan alderik handiena jartzen zuen 10-0eko partzialarekin, 49-36 (23. min). Abantaila handiena 14 puntukoa zen baina Burgosek 7 puntu jarraian saskiratzen zituen 7 puntura jartzeko, 54-47 (29. min). Burgosen partziala 0-10ekoa zen eta aldea 4 puntutan geratzen zen, 54-50. Guuk Gipuzkoak 5 puntuko abantailarekin ekiten zion neurketako azken 10 minutuei, 56-51.

Burgosek hobeto hasten zuen laurdena 4 puntu jarraian sartzen puntu bakarrera hurbiltzeko, 56-55 (32. min). Delasek saskiratzen zuen baina Burgos lehen aldiz jartzen zen aurretik 6 puntuko abatailarekin, 58-61 (34. min). Guuk Gipuzkoa ez zegoen ondo erasoan eta Burgosek abantaila handiagoa hartzen zuen 0-13ko partzial baten ostean, 58-68 (36. min). Ander lehortea hausten zuen hiruko batekin, 61-68 (37. min). Amaierara arte jaurtiketa libretik bakarrik saskiratzen ziren, baina Guuk Gipuzkoak ez zuen denbora gehiago eta 5 puntugatik galtzen zuen, 64-69.

Guuk Gipuzkoak agur esan dio denboraldiari maila bikaina erakutsiz, non taldearen batasuna beste ezeren gainetik nabarmendu den eta probintziako jokalarien aldeko apustua oraindik ere funtsezkoa den.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.