
01 Apr CRÓNICA | GUUK GIPUZKOA – ICG FORÇA LLEIDA (68-59)
Partida erritmo biziarekin eta markagailua berdindutarekin hasten zen, 5-4 (3. min). Guuk Gipuzkoak lehen abantaila hartzen zuen markagailuan Delas eta Carlsonen saskiratzeei esker, 11-6 (4. min). Lolo Encinasen mutilek aldea jartzen zuten markagailuan eta 9-0ko partzialarekin 10 puntuko abantailarekin jartzen ziren, 20-10 (9. min). Lleida saskiratzen zuen eta 20-12 bukatzen zen laurdena.
Lleida markagailuan hurbiltzen zen bigarren laurdenaren hasieran, 20-17 (11. min). Lleida jaurtiketa libreetara zihoan, nahiz eta Guuk Gipuzkoak azkar erreakzionatu eta Carlson, Sollazzo eta Orozen puntuekin 9 puntuko abantaila hartzen zuen berriro ere, 28-19 (14. min). Azkar iristen zen Lleidaren erantzuna markagailuari buelta emateko, 28-30 (17. min). Saskiratze trukea azken txanpan eta Lleidak bi gora zihoan atsedenaldira, 32-34.
Aldageletatik bueltan ziren taldeak eta Anderrek partida berdintzea lortzen zuen, 34-34. Laurdena joan etorriak ziren eta bi taldeak txandakatzen ziren markagailuan, 43-43 (27. min). Laurden amaierako bozinaren gainean egindako saskiratze batek Lleida bat gora jartzen zuen, 50-51.
Dena erabakitzeke zegoen eta Nurger saskiratzen zuen lehena, 52-51. Azken laurdenean ere parekotasuna zen nagusi eta talde batek ere ez zuen hiru puntu baino gehiagoko abantailarik lortzen, 57-55 (34. min). Lleidak hiruko bat sartzen zuen berriro aurretik jartzeko eta une horretatik aurrera Guuk Gipuzkoa ez zen berriro atzetik egongo markagailuan. Jaworksi bikain batekin Guuk Gipuzkoak garaipena eta averagea lortzen zituen, 68-59.