KRONIKA | GUUK GIPUZKOA – LEYMA CORUÑA (78-85)

Partida Angulas Aguinaga Arenan hasten zen Guuk Gipuzkoa on batekin bai erasoan bai defentsan, 12-2 (4. min). Coruñak 0-8ko partzialarekin erreakzionatzen zuen 2 puntura hurbiltzeko, 12-10 (6. min). Partida partzialetan zihoan, eta orain Guuk Gipuzkoa zen Zubizarretaren 5 punturekin eta Jaworskiren hiruko batekin 10 puntuko aldea berriro jartzen zuena, 20-10 (8. min). Coruñaren erantzun berri bat iristen zen eta etxekoen aldea hiru puntutan bakarrik uzten zuen laurdenaren amaieran, 20-17.

Bigarren laurdenaren hasiera ona Guuk Gipuzkoarena Oroz eta Zubizarretaren hirukoei esker, 26-17 (11. min). Guuk Gipuzkoa laster iristen zen bonusera eta ondorioz Coruña jaurtiketa libreen marrara joaten zen, 28-26 (13. min). Kolpe trukea Guuk Gipuzkoa egoki batekin 6,75etik, une oro aurretik mantentzen zena, 37-32 (17. min). Guuk Gipuzkoa 9 puntura joaten zen, baian laurdena 44-38 bukatzen zen.

Aldageletatik taldeak bueltan ziren eta Coruñak markagailua estutzen zuen, 44-43 (22. min). Lehen aldiz jartzen zen aurretik talde bisitaria hirugarren laurdenaren erdian, 47-49 (24. min). Laurdena berdintasunik handienarekin bukatzen zen eta azken 10 minutuetan erabaki behar zen guztia, 57-56.

Partidaren azken txanpa berdintasun handienarekin hasten zen, 62-62 (32. min). Jaworskik Guuk Gipuzkoaren ordua markatzen zuen, 14 puntu sartu zituen, orain arte taldeko puntu guztiak, 71-64 (37. min). Coruñak partziala itzultzen zuen eta berdinduta geratzen zen partida. Guuk Gipuzkoak baloia berreskuratzen eta azken aukera zuen, baina Orozen hirukoa barrutik ateratzen zen eta luzapenera joaten zen partida, 73-73.

Luzapenari tentsio handienarekin ekiten zioten, eta lehen bi minutuetan markagailua 73-73 mantentzen zen. Coruñak 6 puntuko abantaila hartzen zuen minutu baten faltan, 75-81. Partida 78-85 bukatzen zen.

“https://youtu.be/SaxoBmkZLrg”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.