KRONIKA | GUUK GIPUZKOA – LEYMA CORUÑA (82-77)

Playoffeko laugarren partida intentsitate handiz hasten zen, 2-2. Lehen abantaila Guuk Gipuzkoak hartzen zuen Nurger eta Jaworskiren saskiraketekin, 9-4 (3. min). Gipuzkoarrek ez zuten abantaila handitzen eta Coruñak partida berdintzen zuen, 11-11 (6. min). Bisitariak lehen aldiz jartzen ziren aurretik markagailuan, 15-16 (7. min). Partida berdinduta zegoen une oro eta lehen laurdena 21-21 bukatzen zen.

Bigarren laurdena lehenengoaren amaiera bezala hasten zen, 23-23 (12. min). Guuk Gipuzkoa Nurgerren lan onarekin markagailuan aurretik jartzen zen berriro, 27-25 (15. min). Guuk Gipuzkoak 7 puntuko aldea lortzen zuen berriz ere konbinazio onekin eta jaworskiren puntuei esker, 36-29 (17. min). Coruña hurbildu nahi zen, baina Guuk Gipuzkoa Motos eta Delasen eskutik atsedenaldira 8 puntuko errentarekin joaten zen, 39-31.

Aldageletatik taldeak bueltan ziren eta Coruñaren erreakzioa iristen zen bi hirukorekin, 2ra jartzeko, 39-37 (22. min). Guuk Gipuzkoaren puntuak Jaworskiren eskutik iristen ziren, 5 goitik jarriz Guuk Gipuzkoak, 45-40 (23. min). Coruña 3 puntura hurbiltzen zen, baina laster iristen zen Lolo Encinasen taldearen erantzuna Jaworski eta Oroz-en puntuei esker, 57-50 (28. min). Jaworskiren eta Delas puntuekin 9 puntuko aldea zeukan etxeko taldeak hirugarren laurdenaren amaieran, 65-56.

Azken hamar minutuak Anderren saskiratzearekin hasten ziren eta 11 puntuko aldea lortzen zuten, 67-56. Kolpeen trukeak aurretik mantentzen zuen Guuk Gipuzkoa laurdenaren erdian, 76-63 (36. min). Coruñak estutzen zuen partida eta bi puntutan jartzen zuen aldea minutu baten faltan, 78-76. Anderrek hiruko erabakigarri batekin 5 puntuko aldea jartzen zuen Guuk Gipuzkoarentzat. Partida 82-77ko emaitzarekin amaitzen zen eta lauko finalerako txartela lortzen zuen Lolo Encinasen taldea.

Final Four-a ekainaren 17 eta 18an jokatuko da, baina oraindik ez da konfirmatu non izango da. Guuk Gipuzkoak badaki finalaurreko aurkaria Hereda San Pablo Burgos izango dela.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.