Mikel Odriozolaren mutilek aldeko emaitza lortu dute LEB Oro mailako bigarren jardunaldian, 76-74. Jokalarien lan onak eta Angulas Aguinaga Arenako harmailetan bizi izan den giro politak Grupo Ureta Tizona Burgos mendean hartzera eraman dute taldea.
Partida trabatuta hasi da Gipuzkoa Basketeko jokalarientzat eta, saiakerak gorabehera, zenbait erasotan huts egiten hasi dira. Ondorioz, lehen bost minutuetan markagailua 5 azpitik zegoen (8-13). Hurrengo minutuetan jokaldi politak ikusi dira, eta lehen laurdenaren amaieran puntu bakarrera murriztu dute aldea gipuzkoarrek (16-17).
Bigarren laurdena etxeko taldearen hobekuntzarekin hasi da eta puntu batzuk jarraian kateatu ostean markagailuari buelta eman dio. Ondorioz, kanpoko entrenatzaileak hutsartea eskatzera behartua izan da, lehen zatiaren amaieratik 3:33ra, 27-23ko emaitza zegoelako. Hala ere, Alex Barcellok bi hiruko jarraian sartu ditu Diego Ocamporen planak zapuzteko, eta 8 puntuko aldea lortu du Gipuzkoa Basketentzat (33-25). Hurrengo minutuak puntuazio eskasarekin igaro dira eta, azkenean, lehen denbora 36-27ko emaitzarekin amaitu da. 20-10eko partziala bigarren laurdenean.
Bigarren zatia lehen denboraren antzekoa izan da. Kolpe trukea, baina etxekoak errenta mantentzeko gai izan dira lehen minutuetan. Amaierarako 2 minutu falta zirenean aldea 9 puntutan mantentzen zen. Hala ere, bosgarren faltara laster iritsi izanak Gipuzkoa Basketen defentsa gaitasuna murriztu du, bere errenta puntuz puntu jaisten ikusi baitu. Azkenik, 49-44 hirugarren laurdena bukatzeko.
Etxekoek beste martxa bat sartu dute azken laurdenaren hasieran baina Didac Cuevasek eta Gerard Jofresak sartutako bi hirukoek markagailua 4 puntura jarri dute berriro 5 minuturen faltan. Partida amaierari lasai aurre egiteko errenta laburregia. Azkenean, sufrimendu handiarekin, bi goitik, baina garaipena.
Hurrengo partida, Oviedon. Lehen jardunaldian Longevida San Pablo Burgos mendean hartzeko gai izan zen kantxara, beraz irteera zaila. Oraingoz, astebete aurretik indarrak hartu eta garaipena dastatzeko. Goazen!
0 iruzkin