KRONIKA 20. JARDUNALDIA | Gaurkoa ahaztu eta berriz hasi

Porrot gogorra jaso du Guuk Gipuzkoa Basketek, lehen zati txar batengatik zigortuta, eta azkenean 101-76 bukatu da partida. Mikel Odriozolaren mutilen ahazteko partida.

Partida abantailarekin hasi dute etxekoek, eta 4-0 aurreratu dira Guuk Gipuzkoa Basketen aurka, markagailua estreinatzerik lortu gabe zegoela. Laugarrenera Anderren hiruko eder batekin iritsi dira lehenengo puntuak, gaur zuriak izan direnentzako. Hortik aurrera markagailua estutu egin da eta kanpokoek indarrak berdindu dituzte. Hala ere, Burgoseko taldearen bi hirukok aldea jarri dute (+8) laurdena amaitzeko minutu baten faltan (25-17). Azkenengo momentuko Carlsonen hiruko batek 30-22an utzi du emaitza.

Bigarren laurdena Jacobo Diazen beste hiruko batekin hasi da, eskumuturra bero zuela eta botatzen zuen guztia sartzen ari zela. Markagailua oso gutxi mugitzen ari zen lehen minutu horietan, eta Odriozolaren mutilak ez ziren gai Tizonaren defentsa indargabetzeko. Errenta 14 puntura zabaldu zen (36-22) eta Mikel Odriozolak denbora eskatu behar izan du 7:14ren faltan. Barcello ez zen gai beste gau batzuetako erraztasunarekin saskiratzea aurkitzeko eta hori markagailuan nabaritzen ari zen. Diego Ocamporen mutilek bai saskiratzen zuten. Bigarren laurdenean 27-17ko partziala lortu eta gero, aldea asko nabarmendu da. Azkenean, 57-39 atsedenaldian.

Hirugarren laurdena hobeto hasi zela zirudien Odriozolaren taldeak lehen minutuetan lortutako 6-2ko partzialarekin. Hala ere, irudipen bat besterik ez zen, indarrak berdinduz joan dira hurrengo jokaldietan eta aldea 20 punturen inguruan mantentzen ari zen laurden osoan zehar. Guuk Gipuzkoa Basket etxekoen erasoei hobeto eusteko gai izan da, baina ez dira markagailuan ihes egiteko gai izan. 10 minuturen faltan emaitza 75-57koa zen, geratzen zen denborarako distantzia handia zen.

Azken laurdenak ez zuen askorik gehiago eskeiniko. Partidako rolak markatuta zeuden eta hasierako minutuak partidaren isla izan dira. Tizonak agintzen zuen jokoan, eta oraingoan Guuk Gipuzkoa Basketek ez zuen markagailua iraultzeko aukerarik izango. Bost minuturen faltan aldea 25 puntukoa zen (89-64). Azken minutuetan ez da gauza berririk gertatu, eta oraingoan ez da sorpresarik egon. Azkenean, 101-76

Ahazteko moduko partida gaurkoa. Orain 10 egun ditu taldeak hurrengo partida prestatzeko, Angulas Aguinaga Arenan iznago dena, Clavijoren aurka, 18:00etan otsailak 18an. Gora Guuk Gipuzkoa Basket! Burua gora!

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude