KRONIKA 23. JARDUNALDIA | Zaleen aurrean gehiago disfrutatzen da

Guuk Gipuzkoa Basketek garaipen ona lortu du Amics Castelloren aurka, 92-78. Mikel Odriozolaren mutilek partida serioa egin dute eta hamaseigarrenera jarri dute euren markagailu pertsonalean.

Lehen laurdena erritmo frenetikoan garatu da. Ia geldialdirik eta jaurtiketa librerik gabe, partida abiada bizian zihoan, eta horrek akatsak eragiten zituen bi aldeetan. Guuk Gipuzkoa Basket hobeto hasi da lehen bi minutuetan Vrankicen jarraian sartu dituen bi saskiraketekin (6-0), baina bisitariak jokaldiak igaro ahala suspertu dira (14-12), bi minuturen faltan. Lehen laurdenaren amaieran, 19-19.

Bigarren laurdena intentsitate handiarekin hasi da. Hala ere, etxekoen saiakerak ez ziren eraginkorrak eta markagailua 21-23an mantendu da hiru minuturen ostean. Hala ere, Anderren eta Pavelen bi hirukok markagailua irauli dute hurrengo bi erasoetan. Bigarren denbora oso parekatua izaten ari zen, bi taldeetako batek ere ez zuen markagailuan ihes egitea lortzen. Etxekoak 6-1eko partzialarekin aurreratu zirela zirudienean (33-28) bisitariek 0-4ko emaitzarekin erantzun zuten (33-32). Atsedenaldian, 44-36.

Bigarren laurdeneko azken jaurtiketak hirugarrena indartsu hasteko balio izan dio taldeari. Partzial negatiboarekin amaitu duen arren (18-19), bigarren zatiaren amaieran lortutako errentari eusteko gai izan da. Stürupen hirukoak eta Aurrecoechearen eta Barcelloren hurrengo puntuek lagundu dute lan horretan.

Taldea errentari eusteko gai izan da azken laurdenean. Defentsan oso sendoa eta erasoan oso ausarta izan den taldeak azkenean Amics Castellorengandik urruntzeko nahikoa distantzia jartzea lortu du. Ander eta Savkoven hirukoak eraginkorrak izaten ari ziren. Alex Barcelloren 3+1ek partida amaitzeko 3 minuturen faltan, partidari amari eman dio. Azkenean, 92-78 garaile.

Hurrengo partida asteartean izango da, Leyma Coruña liderraren aurka. Ez da partida erraza izango baina Odriozolaren mutilak dena ematera joango dira. Datorren asteburuan berriz ikusiko dugu elkar Angulas Aguinaga Arenan!

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude