KRONIKA 30. JARDUNALDIA | Frustrazioa WiZink Centeren

Porrot gogorra jaso du taldeak WiZink Centerren Movistar Estudiantesen aurka, 90-81. Lehen laurden on baten ostean, taldea deskonektatu egin da eta ez da partidara bueltatzeko gai izan.

Partida espero bezala hasi da, jokoan oso azkar eta bi taldeen arteko berdintasunarekin. Lehen minutuetan 5-2 hasi da eta minutu gutxira bisitariek markagailua irauli dute 8-11n utziz. Lehen laurdenaren erdialdean 11-13 zen emaitza. Saskiratze erritmoa ere oso altua zen eta Odriozolaren mutilek bikoak eta hirukoak sartzen ari ziren eta 54 segundoren faltan Pedro Riverok hutsartea eskatu behar izan du 6 puntuko aldearekin Gipuzkoarentzat. Lehen laurdenaren amaieran 21-25.

Bigarren partzialaren hasieran Estudiantesek markagailua irauli du minutu batean, eta hortik aurrera etxekoak nagusi izango dira partida osoan. Winteringek 5 puntu sartu ditu eta markagailuari buelta eman diote 26-25ean jarriz. Manex Ansorregik hiruko jaurtiketatik eutsi dio taldeari baina Alec Wintering bikain batek saskiraketak lortu ditu eta markagailua +8an utzi du 4 falta zirenean eta Mikel Odriozolak hutsartea eskatu behar izan du. Etxekoak askoz hobeto ziren 13-0eko partzialarekin. Atsedenaldian, 52-39.

Hirugarren laurdena ez zen aurrekoa baino hobea izango. Guuk Gipuzkoa Basket ez zen kantxan egoteko gai eta Movistar Estudiantes askoz hobeto zegoen. Odriozolaren mutilak ez dira erasoan eraginkorrak izateko gai, eta defentsan erraz gainditzen ziren. 2:45 falta zenean, +18ko maximoak partida itzulerarik gabeko puntu batean jarri du. Azken 10 minutuen faltan, 71-56.

Partida ezusteko handirik gabe amaitu da. Guuk Gipuzkoa Basketek partidan sartzeko saiakeraren bat egin du, baina ez da nahikoa izan. Movistar Estudiantes oso eroso zegoen eta partida kontrolpean zuen. Partidaren amaieran, 90-81.

Hurrengo partida etxean izango da, Betis Baloncestoren aurka, apirilaren 21ean, igandean, arratsaldeko 18:00etan. Zuen zain egongo gara!

ESTADISTIKAK

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude