Garaipena Sevillan eta laugarrena jarraian Odriozolaren mutilek lortutakoa. Oso partida parekatua izan da, LEB Oro honetan ohikoa den bezala, baina Gipuzkoakoek martxa bat gehiago sartu dute garaipena lortzeko une egokian (81-83).
Hasiera-hasieratik oso partida bizia izan da, eta saskiratzeak etengabe izan dira bi aldeetan. Argi zegoena zen Betis Baloncesto ez zela 0-3 liga hasi zuen talde bera. Kalitate handiko taldea da, eta hasieratik erakutsi du zer egiteko gai den. Lehen denborak bi protagonista argi izan ditu: Ismael Romero eta Ivan Aurrecoechea, 7 eta 10 puntu, hurrenez hurren, lehen laurdenean. Azken minutuetan etxeko taldeak abantaila hartu du eta 23-18 jarri da.
Bigarren laurdena ezin hobeto hasi du Betisek, hasi eta berehala bi hiruko sartuz. Taldea hobetzen saiatu da, baina ezin izan du alde hori murriztu, eta 10 puntu behetik egon da (34-24) bigarren laurdena hasi eta 4 minutura. Hala ere, Guuk Gipuzkoa Basketen erasoko zenbait ekintza eraginkorrek –8 puntu jarraian Mads Bonde Stürup– gora egitea eragin dute, laurdena amaitzeko bi minutu falta zirenean bi puntuko distantziara jarri arte. Azkenik, 45-43 partidu erdian.
Hirugarren laurdena modurik onenean hasi da Guuk Gipuzkoa Basketentzat Stürupen hiruko batekin, partida hasi zenetik lehen aldiz taldea aurretik jarriz. Hurrengo minutuetan saskiratzeak bata bestearen atzetik joan dira, baina laurdenaren erdialdean 0-5eko partzial batek Gipuzkoaren alde jarri du balantza, eta ondorioz etxeko entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan du. Hirugarren laurdenaren amaieran, Guuk Gipuzkoa Basket nagusitu da, 57-58.
Azken laurdena, beste behin, Gipuzkoa Basketentzat izan da. Taldeak egin ohi duen bezala, une erabakigarrietan beste martxa bat sartu du. Motos-Barcello duplak bikain funtzionatzen zuen eta 4:40ren faltan taldea 8 goitik jarri da (62-70). Taldeak ondo jarraitu du, erritmo altuan jokatuz eta jokaldi politak kateatuz. Baina minutu baten faltan markagailua estutu egin da, 8-0eko partzial batek Betis Gipuzkoatik puntu bakar batera utzi du. Amaiera bizia izango zela uste zen, baina Motos eta Barcello, 5 punturekin jarraian, Betisen itxaropenak alde batera uzteaz arduratu dira. Azkenean, Mikel Odriozolaren mutilek garaipena lortu dute 81-83.
Ez dago atsedenerako astirik. Guuk Gipuzkoa Basket Angulas Aguinaga Arenara itzuliko da igande honetan 18:00etan Menorcaren aurka jokatuko duenpartidan. Talde honek ilusioa sortzen du eta bere zaleen beharra du. Goazen!
Foto: Real Betis Baloncesto
0 iruzkin