Intentsitate handiz eta parekotasun handiz hasten zen derbia Azpeitian, 8-9 (3. min). Jaworski berotzen hasten zen eta hiru hiruko jarraian sartuta abantaila txiki bat ematen zion Guuk Gipuzkoari, 14-21 (7. min). Guuk Gipuzkoak 5 puntuko aldea zuen lehen laurdenaren azken txanpan, 18-23.
Bigarren laurdena Guuk Gipuzkoa bikain batekin hasten zen, 0-8ko partzialarekin, Ander eta Zubizarretaren saskiraketei esker, bere abantaila 13 punturaino handituz, 18-31 (12. min). Juaristi ISB-ek aldea murrizten zuen 6ra hurbiltzeko, 27-33 (14. min). Oroz kapitainaren minutu onek eta taldeko jokoak 12ko errenta eman zioten Guuk Gipuzkoari, 32-44 (18. min). Donostiarrek 15 puntuko aldea zuten Jaworski eta Sollazzori esker, 33-48 (19. min). Orozen saskiratze batekin ixten zen bigarren laurdena, 37-51.
Guuk Gipuzkoa saskiratzen hasi arren, Juaristi markagailuko aldea murrizten saiatzen zen 5 puntu jarraian sartuz, 42-53 (23. min). Guuk Gipuzkoak maximo berri bat ezartzen zuen markagailuan eta 16 puntura zihoan, 44-60 (25. min). Juaristik ez zuen amore ematen eta 9ra hurbiltzen zen, 54-63 (28. min). Etxeko taldeak markagailua estutzen jarraitzen zuen eta aldea 6 puntutan uzten zuen, 59-65 (min. 29). Kolpe trukea azken minutuan eta partida bizirik iristen azken 10 minutuetara, 63-68.
Azken laurdena 2-7ko partzialarekin hasten zen Guuk Gipuzkoarentzat, 65-75 (32. min). Juaristik berriro estutzen zuen 6 punturekin eta 4 puntura hurbiltzen zen, 71-75 (35. min). Donostiarrek Delasen saskiratze batekin eta Anderren hiruko batekin erantzuten zuten 9 puntuko abantaila jartzeko, 71-80 (36. min). Jaworskik hiruko marratik epaia ematen zuen eta garaipena Donostiara zihoan 77-89.
“https://youtu.be/nwXQl1ytHLo”
0 iruzkin