KRONIKA | LEYMA CORUÑA – GUUK GIPUZKOA (67-77)

Playoffetako lehen partida hasten zen Coruñan Guuk Gipuzkoa on batekin, 2-6 (1. min). Partida laurdenaren lehen zatian berdintzen zen, Carlson itzulera onarekin 6,75tik, 14-14 (7. min). Guuk Gipuzkoak beste martxa bat jartzen zuen azken txanpan eta Motos, Beraza eta Anderren puntuei esker 7 puntuko errenta jartzen du, 17-24.

Bigarren laurdena Guuk Gipuzkoak bere abantaila handituz hasi zen Zubizarretaren eskutik, 17-26. Coruñaren erantzuna azkarra izan arren, Lolo Encinasen mutilek partidako alderik handiena hartzen zuten, 10 puntu, 20-30 (12. min). Coruñak jarraian 5 punturekin erantzuten zuen berriro partidan sartzeko, 25-30. Coruñak markagailuan hurbiltzeko saiakera egin arren, Guuk Gipuzkoa bigarren laurden oso serioa egiten zuen defentsan zein erasoan, non Ander nabarmentzen zen eta Oroz, Jaworski eta Carlsonen hirukoekin 29-43 (18. min). 16 puntuko abantailarekin iristen zen atsedenaldia, 31-47.

Aldageletatik taldeak bueltan ziren eta Coruña 10-0ko partzialarekin hasten zen eta 6ra hurbiltzen zen, 39-47 (23. min). Carsonek Coruñaren partziala hausten zuen. Coruña saiatzen zen markagailuan aldea gehiago murrizten, baina Carlson eta Jaworskiren saskiraketak 9 gora jartzen zuten Guuk Gipzukoa, 45-54 (27. min). Coruñak lau puntu jarraian lortzen zituen hirugarren laurdenaren amaieran eta gipuzkoarrek 5 puntuko aldearekin bukatzen zuten laurdena, 49-54.

Azken laurdenaren hasieran Guuk Gipuzkoak 10 puntuko abantaila berreskuratzen zuen, 49-59 (31. min). Gipuzkoarren asmatzea bueltan zen eta Jaworksi eta MVP Carlsonen hirukoekin 16 gora jartzen zen berriro, 54-70 (36. min). Guuk Gipuzkoa nagusi zen azken minututan eta partida 67-77 amaitzen zen eta Riazorreko Kirol Jauregiari lehenengo garaipena lortzen zuen Guuk Gipuzkoak. Igandean serieko bigarren topaketa Coruñan eta datorren ostiralean, ekainak 2, Guuk Gipuzkoa Angulas Aguinaga Arenara itzuliko da.

“https://youtu.be/lPPGvty10AI”

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.