KRONICA | MELILLA SPORT CAPITAL – GUUK GIPUZKOA (78-104)

Partida Melillan hasten zen Guuk Gipuzkoa serio batekin, 1-8 (2. min). Guuk Gipuzkoak 11 puntuko abantaila hartzen zuen hasieran, Nurger, Jaworski eta Sollazzoren ekarpen handiekin, 8-19 (6. min). Melillak aldea murrizten zuen laurdenaren azken txanpan eta 7 puntura hurbiltzen zen, 17-24.

Bigarren laurdena Melillarekin tartea gehiago murrizten hasten zen, 19-24 (11. min). Guuk Gipuzkoak berriro alde egiten zuen markagailuan eta beste maximo bat jartzen zuen markagailuan hiruko marratik asmatze oso onarekin eta talde osoaren lan onari esker, 19-35 (15. min). Encinasen taldeak ez zuen erritmoa moteltzen, Melillak hurbiltzeko saiakera arren, bere jokoa nagusitzen jarraitzen baitzuen, eta hiruko jaurtiketetan %52,9ko asmaketarekin atsedenaldira 21 puntuko abantailarekin joaten zen, 29-50.

Aldageletatik taldeak bueltan ziren eta Guuk Gipuzkoak joera berdinarekin jarraitzen zuen, aldea handituz eta hiruko jaurtiketatik saskiratzen, oraingoan Sollazzoren birekin, 34-58 (23. min). Guuk Gipuzkoak 30 puntuko alde maximoa jartzen zuen oraingoan eta 6,75etik aurrera asmatzen jarraitzen zuen, 25 saiakeretatik 15 saskiratuta zeramatzan, 46-76 (28. min). Talde bisitaria intentsitatea jaisten zuen eta Melillak 23ra murrizten zuen aldea laurdeneko azken minutuetan, 57-80.

Guuk Gipuzkoaren abantaila erosoak taldea partidu erritmo onarekin jarraitzera eta azken laurdenean zehar bere hiruko errekorra haustera eramaten zuen. 20 saskiratze lortzen zituen (4 Dukek, 5 Jaworskik, 4 Carlsonek, 2 Zubizarretak, 2 Anderrek eta 3 Sollazzok) eta 78-104 irabazten zuen.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude