Monbus Obradoiro eta Inveready Gipuzkoa Basketen arteko ligako 34. jardunaldia jokatu da Fontes Do Sarren, eta liga erregularreko azken partida izan da Play-Off hasi aurretik. Azken emaitza 85-68koa izan da, Galiziako taldearen aldekoa.
Gure taldeko jokalaririk baloratuena Tanor Ngom izan da, 10 punturekin, 11 errebote guztira eta 28ko balorazioarekin. Esteka honetan estatistikak ikus daitezke.
Partidaren osteko prentsaurrekoan, Sergio Garciak honakoa adierazi du: “Oso pozik gaude bosgarren postua lortu dugulako eta gure zaleei playoffetako bi partida ziurtatu ahal dizkiegulako”.
Partida honekin, Inveready Gipuzkoa Basketek liga erregularrari amaiera eman dio eta igoerako Play-Offera begira jarri da. Talde gipuzkoarrak Oviedo Baloncesto izango du aurkari. Kanporaketako lehen bi partidak datorren ostiralean eta igandean jokatuko dira Jose Antonio Gascan.
0 iruzkin