Foto Isaac Phoneix

DELTECO GIPUZKOA BASKET – B THE TRAVEL BRAND MALLORCA (12:00)

Delteco Gipuzkoa Basket taldeak igandean, etxean, 12:00tan, B The Travel Brand Mallorcaren aurka jokatuko du.

Marcelo Nicolaren mutilek, Gascako aurreko partidetan zaleei eskainitako sentsazio onekin jarraitzea bilatuko dute eta ligako sailkapeneko buruan dauden taldeetako bat izan nahi du. Melillan jokatu ondoren eta partida irabazi ostean lan on baten ondoren, taldea sasoi onean dago; jokalari guztiek bere rolak betetzen dituzte eta haiengandik espero dena betetzen ari dira. Reed Timmer eta Johnny Dee jokalariak denboraldiko lehen partida hauetan taldeko saskiratzaile nagusi bezala nabarmentzen dira eta taldea defentsan lan ona egiten ari da.

Bestalde, Felix Alonsoren taldea Donostiara dator ekipo bat bezala jokatzeko helburuarekin, Xavi Rey nazioarteko pibotaren etorrera dela eta. 2013. urteko Thomas Bropleh amerikarra eta Johan Lofberg Suediarra dira bere jokalaririk arriskutsuenak. Talde hori bereizten duen datuetako bat da 25 urtetik beherako jokalari bakarra duela, eta jokalarien gehiengoak  27-29 urte inguru ditu. Partida hau erronka handia izango da Marcelo Nicolaren mutilentzat. Izan ere, aurkariak ligako talde guztien artean aurrekonturik handiena du eta, hori, osatu duten taldean ikusten da; jokalarien esperientziagatik, gaitasun fisikoagatik eta aukera desberdinengatik.

Bitxikeriak

  • 2018/19 denboraldian Mikel Motosek Mallorkan jokatu zuen.
  • 2018/19 denboraldian Johnny Dee eta Matt Stainbrook, Babatunde Olumuyiwa eta Thomas Bropleh taldekideak izan ziren, Real Betis Baloncesto taldean.