
03 Nov DELTECO GIPUZKOA BASKET – B THE TRAVEL BRAND MALLORCA (65-78)
Delteco Gipuzkoa Basketek ezin du B The Travel Brand Mallorca on bat gainditu.
Partida hasten zen eta Jawarak lesionatuta partida utzi behar zuen. Mallorcak ondo jokatzen zituen lehenengo minutuak eta 0-12a jartzen zuen markagailuan. Timmer tiro libretik sartzen zituen lehenengo puntuak Delteco Gipuzkoa Basketarentzat. Rozitis eta Ancizuk saskiratzen zuten etxekoentzat baina Mallorcak ondo mantentzen zuen abantaila. Distantzia handiena lortzen zuten kanpokoak eta puntuko diferentziarekin iristen zen bukaera, 10-26.
Bigarren laurdena lehenengoa bukatzen zen bezala hasten zen, Mallorcak erasoan menperatzen. Ancizuk eta Sollazzok Deltecorentzat saskiratzen zuten. Baina Mallorcakoak markagailuan joaten ziren 19 puntuko diferentziarekin. Sollazo eta Rozitis bere puntuekin markagailua berdintzen saiatzen ziren baian Mallorcak diferentzia ondo mantentzen zuen. Azken minutuan Ancizuk tiro libretik saskiratzen zuen eta bukaera iristen zen, 25-40.
Aldageletatik bueltatzen ziren taldeak eta biek saskiratzen zituzten distantzia berdina uzten markagailuan. Mallorcako taldea hobeto zegoen partidan eta 24 puntuko abantaila lortzen zuen. Deltecok bere partetik saiatzen zen baina ez zuen bere eguna. Extekoen puntuak tiro libretik iristen ziren Timmeri esker. Azken minututan Oroz eta Deek saskiratzen zuten eta Timmerrek hiruko batekin azken segundoan iristen zen bukaera, 39-61.
Azken laurdena hasten zen eta kanpokoak hiruko batekin erantzuten zuten. Murphy tiro libre bat saskiratzen zuen baina Mallorcak partidaren kontrola zuen 28 puntuko abantailarekin. Deek eta Timmerrek 6,75 metrotik saskiratzen zuten bukaeraren 7 minutura. Deletcoren minutu hoberenak iristen ziren Timmerren saskirzte eta Motosren hiruko batei esker eta markagailuaren diferentzia 18 puntuetan uzten zuten. Deltecoren minutu honenak Mallorcak neutralizatzen zituen. Ez zuen amore ematen Nicolaren jokalariek eta Mutic, Olaizola eta Motosren puntuei esker markagailuaren diferentzia 15 puntutan gelditzen zen. Azken minutuan Ancizuk hiruko bat lortzen zuen, Mallorcak jaurtiketa libreetatik puntuak lortzen zituen, Olaizolak beste saskiratze bat sartzen zuen eta bukaera iristen zen, 65-78.