28 Feb DELTECO GIPUZKOA BASKET – CLUB MELILLA BALONCESTO (17:00)
Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Club Melilla Baloncestoren aurka jokatuko du igandean Gascan.
Selekzioetako geldialdiaren ondoren, Urrezko Leb Ligara itzuliko da saskibaloia. Ia hilabete geroago, Gascak Ligako beste partida bat biziko du Melillaren aurka. Macelo Nicolaren mutilek sentsazioak berreskuratzeko eta denboraldiko azken esprinterako prest egoteko aprobetxatu dute bi aste hauek.
Club Melilla Baloncestok Granadaren aurka garaipena lortu ondoren iristen da, sailkapenaren zazpigarren postuan, 14 garaipenarekin eta 8 porrotekin. Alejandro Alcobaren taldeak defentsa sendoa du eta partida gogorrak eta zailak jokatzen ditu. Jokalarien artean garrantzitsuena, Agada da, 16’4 balorazio, 15’2 puntu eta 5’3 errebote batez beste lortzen ditu.
BITXIKERIAK:
- Melillan jokatu zen partidan, Delteco Gipuzkoa Basket 63-68 irabazi zuen.