DELTECO GIPUZKOA BASKET – CLUB OURENSE BALONCESTO (18:00)

Igande honetan Club Ourense Baloncesto taldearen aurka jokatuko du Delteco Gipuzkoa Basketek Gascan.

Donostiarrak Gascara itzultzen dira bertsiorik onena berreskuratu ondoren eta zaleak garrantzitsuak izango dira. Taldeak arasoan ondo ibili zuen joan den astean Breoganen aurka eta aste honetan maila bera erakutsi nahi dute defentsa on batekin batera non Xabi Oroz nabarmentzen da. Denboraldiko lehen zortzi partidetan, Reed Timmer taldeko saskiratzaile nagusia izan da, titularra izateaz gain, eta Johnny Deerekin batera erasoan oso garrantzitsuak dira. Nabarmentzen den Beste jokalari bat Davis Rozitis da, taldeko erreboteetan liderra eta taldearen MVP-a. Astero ikusten da jokalariak hobeto ezagutzen direla eta gero eta gehiago ari direla nabarmentzen talde lanean.

Bestalde, Gonzalo García de Vitoriaren mutilak garaipenaren bila datoz Gascara, sailkapenean postuak igotzen joateko. Talde hau bi puntuko jaurtiketetan hobekien ibiltzen denetarikoa da, ia %60ra iritsiz. Jokalariei dagokienez, Oscar Alvarado kanariarrak taldean pase gehien egiten dituena da, partidako bost asistentziarekin. Darko Balabanek Serbiarrari dagokionez, gehien saskiratzen dituen jokalaria da 16,1 puntu lortuaz partidako eta %59,8ko bataz bestekoarekin. Aintzat hartu behar da hegal pibot gisa jokatzen duen Kevin Van Wijk herbeheretarra ere. Izan ere, 2,03ko altuerarekin 9 puntu lortzen ditu bataz beste partidako eta erasoan taldeko hirugarren jokalari arriskutsuena bihurtzea eragin du horrek.

Bitxikeriak

  • Rozitisek Ourense Baloncesto taldean jokatu zuen 2017/18 eta 2018/19 denboraldietan.
  • Biram Faye eta Manuel Vázquez taldekideak izan ziren Óbila Club de Basket taldeak 2018/19 denboraldian.