DELTECO GIPUZKOA BASKET – HLA ALICANTE (18:00)

Delteco Gipuzkoa Basket HLA Alicanteren aurka jokatuko du igandean Gascan.

Palentzian lortutako garaipen handiaren ostean, Delteco Gipuzkoa Basket Gascara itzuliko da, HLA Alacanten aurka jokatzeko. Marcelo Nicolarenak denboraldira arte bere bertsiorik onena erakutsi zuten, partidu oso on batean, defentsan eta erasoan, sailkapeneko lehen postuetan mantentzeko. Talde osoa garrantzitsua izango da baina guztien artean Dee eta Orozek osatutako bikotea nabarmentzen da. Bakoitzak bere lanetan Delteco Gipuzkoa Basket zergatik dagoen or goian egiaztatzen dute.

Bestalde, HLA Alacantek etxean irabazi zion Coviran Granadari. Pedro Riveroren taldeak 7 garaipen eta 7 porrot ditu eta sailkapeneko erdialdean kokatuta daude. taldearen artean Bamba Fall aurkitu dezakegu, jokalari garrantzitsuena, batez besteko, 19,9 balorazio, 14,4 puntu eta 7,6 erreboterekin. Berarekin batera bi antolatzaileek garrantzi handia dute, Justin Pitts, 16 balorazio eta 16,9 puntuko batez bestekoa du eta Pedro Llompartek 12,7 balorazio, 8,1 puntu eta 6,6 asistentzia. Talde eta partida harritsua izango da, non 40 minututan serio egon beharko da tadea.

Bitxikeriak:

  • Pedro Llompartek Delteco Gipuzkoa Basket taldean jokatu zuen 15-16 denboraldian.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude