
13 Oct DELTECO GIPUZKOA BASKET – LEVITEC HUESCA (68-64)
Delteco Gipukoa Basket taldeak garaipen zaila lortzen du.
Partida hasten zen Jose Antonio Gascan eta Levitec Huescak lehenengo puntuak lortzen zituen. Delteco Gipuzkoa Basket taldearen partez Mikel Motos zen lehenengo bi puntuak lortzen zituena. Partida eraso oker askorekin jokatzen zen baina Huescak bere saskiratzeak sartzen zituen. Etxeko taldeak puntu batera jartzen ziren Murphyren hiruko eta Rozitis eta Sollazzoren puntuei esker. Baina Huescak ondo erreakzionatzen zuen eta 6 puntuko abantaila lortzen zuen. Azken segunduetan Timmerrek hiruko marratik saskiratzen zuen, eta zatia, 16-19 bukatzen zen.
Bigarren zatia bi taldeen hutseginekin hasten zen baina Delteco Gipuzkoa Basket taldeak bi puntu lortzen zituen eta puntu batera jartzen zen. Baina berehala iristen zen bisitarien erreakzioa eta 8 puntuko abantaila lortzen zuten. Nicolaren jokalariek , Murphy eta Jawararen puntuei esker, 4 puntura jartzen ziren. Levitec Huescaren bi hiruko jarraian, ordea, distantzia berriro ematen zioten. Deeren hirukoa eta Sollazzoren saskiratzearen arren Huescak markagailuan alde egin zuen eta atsedenaldira 31-44ko emaitzarekin iristen zen.
Atsedenalditik bueltatzen ziren taldeak Urizek eta Deek lehen puntuak ematen zizkion Delteco Gipuzkoa Basket taldeari eta 9 puntura jartzen ziren. Baina bisitariek ez zuten Deltecok abantaila gehiago murriztea eta 15 segundora. Bi hiruko Dee eta Timmerrenak eta Sollazzok eta Urizen jaurtiketa libreei esker Delteco taldea 6 puntura jartzen zen. Jawararen bi gehi bat eta defentsa onak Delteco Gipuzkoa Basket hirugarren laurdenaren amaieran 3 puntura uzten zuen, 51-54.
Azken laurdena Huescaren erreakzioarekin hasten zen baina Timmerrek hiruko batekin erantzun zuen. Eta Xabi Orozen hiruko batek aurretik jartzen zuen Delteco Gipuzkoa Basket. Bi taldeek hainbat erasoren ostean, markagailua 62 puntura berdinduta mantentzen zuten. Oroz azken laurdeneko protagonista nagusia bi puntuko aldea eman zion taldeari. Sollazok puntu bat saskiratu zuen, baina Deltecok errebotea hartu eta Timmer bi gehiago saskiratuz finalera iristen zen partida, 68-64.