Igandean, abenduak 15, Delteco Gipuzkoa Basket, Liberbank Oviedo Baloncestoren aurka jokatuko du.
Hamahirugarren jardunaldi honetan Reed Timmer eta Mikel Uriz Ancizu jokalariak ezingo dute partida jokatu. Hala ere, Sango Niang jokalariaren fitxaketa berria aire freskoa ekarri du taldera eta antolatzaile posizia indartzeko helburuarekin iritsi da. Senegaldarra ezaugarritzen da jokalari azkarra, saskilaratzailea eta konstantea izateagatik. Niangen beste datu interesgarri bat aurreko denboraldian bosteko hoberenean sartzea lortu zuela LEB Platan 14,8 punturekin, 3,8 asistentziekin eta 3,6 erreboteekin. Bestalde, Johnny Dee arduratuko da taldeko lidertza aurrera eramateaz aurreko partidetan ikusi den bezala. Gainera taldeak Mikel Motos berreskuratu du.
Delteco GBk Liberbank Oviedo Baloncesto izango du aurrean. Taldea sailkapeneko beheko postuetan egon arren, Dee eta Motosek argi esan zuten bezala beren posizioak eta emaitzek ez dute taldearen jokoa islatzen. Hamabi partida jokatu ditu Liberbank Oviedok eta horietatik lau irabazi eta zortzi galdu ditu. Javier Rodriguez Perezek zuzentzen duen taldea bi garaipen ondoren iristen da. Jokalarien artean, Alejandro Reyes Abate hegalekoa bereizten da, 13,4 punturekin partidaro. Gainera, Reyes ere erreboteetan ondo ibiltzen da 7,5 harrapatzen batez beste. Bereizten den beste jokalari bat Rolandas Jakstas da, taldeko bigarren saskilaratzaile postuarekin, partidako 12,8 punturekin eta 4,5 errebote harrapatuta.
Bitxikeriak
- Oliver Arteaga Liberbank Oviedo Baloncesto taldeko jokalariak, Donostiako Gipuzkoa Basket 2001 taldean jokatu zuen 2007/08 denboraldian.
- Xabi Oroz eta Devin Noel Wright taldekideak izan ziren 2018/19 denboraldian Fundación GB Granada taldean.
0 iruzkin