Gaur, irailak 11, asteazkena, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak 2,13 metro neurtzen dituen Davis Rozitis pibota aurkeztu du Maat Hortz Klinikan.
Bertan, Maat Hortz Kinikako Luis Matute gerentea eta Delteco Gipuzkoa Basketeko Borja Gomez kontseilaria egon dira.
Borjak zorte ona opa dio Rozitisi eta partiduak irabazi ahal izateko taldean gustora egoteko bere desio hoberenak azaldu dizkio.
Rozitisek taldea denboraldiaria begira gogor ari dela eta anbizio handiarekin etorri dela bertara aitortu du. Bere sentsazioak ezinhobeak dira gaur egun.
LEB maila oso ondo ezagutzen duen jokalaria da Rozitis gure jokalaria eta entrenatzaileak nahi duena egiteko animoarekin dago. Beste jokalariek esan duten bezala beraien aurkezpenetan, afizioaren indarra eta beroa behar beharrezkoak direla dio partiduak irabazteko.
Talde bikain bateko parte dela dio Rozitisek; hau dela eta, hona etortzea aurrerapauso aparta izan dela azpimarratu du.
0 iruzkin