Atzo eta gaur, abuztuak 19 eta 20, Delteco Gipuzkoa Basketeko jokalariek QuironSalud Donostia Hospitaleko Kirol Medikuntza Zerbitzuan pasa dituzte azterketa medikoak. Kirol medikuntza arloan espezializatuta dagoen Ricardo Jimenez medikuak zuzentzen du zerbitzu hau.
Gure taldean orain dela urte asko dagoen babes honi esker gure jokalariek medikuntza azterketa hoberenak egiteko aukera daukate 2019/20 denboraldia gogor hasteko..
0 iruzkin