DELTECO GIPUZKOA BASKET – ZTE REAL CANOE N.C. (86-68)

Delteco Gipuzkoa Basketek laugarren garaipena jarraian lortu du partida erosoan.

Partida hasten zen eta lehenengo puntuak Murphy sartzen zituen Delteco Gipuzkoa Basket taldearentzat. Dee zen lehenengo minutuen protagonista 10 puntu lortzen eta 11 puntuko abantaila ematen zion Nicolaren jokalariei. Real Canoek bere puntuak sartzen zituen baina Motos eta Timmer hirukoen festara batzen ziren. Jawarak mate batekin errematatzen zuen Deltecoren minutu honenak. Azken minutuetan Real Canoe-k markagailuan hurbiltzen zen, baina Rozitisek mate batekin 29-15 uzten zuen lehenengo laurdena.

Bigarren laurdena Canoeren  puntuekin hasten zen. Deltecoren aldetik Fayek sartzen zituen puntuak. Real Canoek defentsan estutzen zuen, hamar puntura hurbiltzeko. Hurrenho minutuetan ez zituzten lortzen punturik ez Canoe ez Delteco baina Nicolarenak 12 puntuko abantaila mantentzen zuten. Timmerrek eta Murphyk Deltecoren aldetik saskiratzeak lortzen zuten, baina bisitariek azkar erantzun zuten 9 puntura jartzeko. Deek jaurtiketa libreetatik lortutako puntuak eta Murphyk beste birekin markagailua uzten zuten atsedenaldira, 39-26.

Aldageletatik taldeak itzultzen ziren eta Sollazzok lehen puntuak eskuratzen zituen. Baina Canoe-k oso ondo jokatzen zituen hurrengo minutuak eta 9 puntuko aldea murrizten zuen markagailuan. Nicolak  hutsartea eskatzen zuen, eta Sollazzok, berriz, hiruko batekin erantzuten zuen partida bueltatzean. Canoeek ez zuen amore ematen eta markagailuan hurbiltzen jarraitzen zuen. Delteco Gipuzkoa Basketek ondo erantzuten zuen Rozitis, Dee eta Sollazzoren puntuei esker, 16 puntuko abantaila lortuz. Canoeren hiruko batek, azken minutuan, bi jaurtiketa libreekin batera, 9 puntura uzten zuen markagailua. Baina Xabi Oroz agertzen zen aurreko partidetan bezala eta 6.75etik 63-51ko emaitza uzten zuen.

Azken laurdena Canoeren puntuekin hasten zen, abantaila 8 puntura murrizten. Orduan Deek eta Timmerrek hiruko batekin bakoitzak Delteco 14 gora jarri zuen. Amaierarako 5 minuturen faltan Canoeek diferentzia murrizten saiatzen zen, baina Delteco Gipuzkoa Basketek defentsan eta erasoan serio mantentzen zen Rozitis, Timmer eta Deeren saskiratzeei esker, 17 puntuko aldea lortzen. Amaierarako hiru minuturen faltan, Urizek eta Muticek puntu garrantzitsuak lortzen zituzten, 18 puntuko aldea mantentzen jarraitzeko eta bukaerara irsten zen partida 86-68.