EASYCHARGER PALENCIA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (19:00)

Acunsa Gipuzkoa Basketek Easycharger Palenciaren aurka jokatuko du bihar Palentziako Udal Pabiloian, Urrezko LEB ligako zortzigarren jardunaldian.

Lolo Encinasen taldeak bigarren garaipena jarraian lortu zuen Illunben Levitec Huescaren aurka. Lolok taldeak astea hiru garaipenekin ixteko duen aukeraz hitz egin du, baita jokalariak aste gogor honen ostean larunbateko partidura nola iristen diren ere. “Kargak kontrolatzen ari gara. Atzo pixka bat entrenatu genuen errekuperatzeko eta gaurko entrenamendua biharko partida prestatzeko izango da”. Taldearen erreakzioa ikusi nahi duela eta partida bukaerara arte lehiatu nahi dutela ere azpimarratu du. “Erreakzio bat ikusi nahi dut ea aurreko bi porroten ondoren ikasi dugun”.

Acunsa Gipuzkoaren aurkaria Easycharger Palencia izango da. Pedro Riveroren taldea bolada txarrean iritsiko da denboraldi honetan jarraian bigarren porrota jaso ondoren, joan den asteartean Leyma Coruñaren aurka galdu ostean. Lolok ligako talderik onenetako bat bezala nabarmendu du Palentzia. Galdu dituzten bi partidak aurkari oso onen aurka jokatu dituzte, baina egia da azken unera arte partiduan egon zirela. Defentsako errebotea guztion artean lan handia egin beharra dagoela adierazi du, “bi jokalari dituzte bostean oso handiak, Bamba Fall eta Pavelka, eta defentsako errebotean eta baloi galeretan egongo da partidaren gakoa”.