ACUNSA GIPUZKOAK ETA REALAK INDARRAK BATZEN DITUZTE

Datorren igandean, azaroak 21, Acunsa Gipuzkoak 18:00etan jokatuko du Illunben Basquet Gironaren aurka. Egun horretan bertan, hiru ordu geroago, Realak gauza bera egingo du Valencia CF taldearen aurka Reale Arenan.

Horregatik, Acunsa Gipuzkoak, Realaren laguntzarekin, Txuri Urdin abonatuak gonbidatzen ditu Illunben Acunsa Gipzukoari animatzera. Realeko abonatuek 5€ko sarrerak izango dituzte helduentzat eta 3€ 18 urtetik beherakoentzat. Bihartik aurrera erosi ahal izango dira Gipuzkoa Basketen bulegoetan (Anoeta pasealekua 22, 1º) edo partida egunean bertan, ordu bat lehenagotik, Realeko bazkide-txartela aurkeztuz.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude