Delteco Gipuzkoa Basket taldeak denboraldiko lehen partida jokatu du Coviran Granadaren aurka.
Partida hasteko Marcelo Nicola John Dee, Alex Murphy, Reed Timmer, Davis Rozitis eta Adam Sollazo jokalariak hautatu zituen. Lehenengo baloia Delteco Gipuzkoa Basket taldearentzat eta Timmer lehenego bi puntuak lortzen zituen. Baina talde lokalak berehala sartzen zituen bere jaurtiketak eta 4 puntuko diferentzia lortzen zuten. Baina Deeren hiruko bat eta Timmer beste bi punturekin partida berdintzen zuten. Coviran Granadak berriro aurreratzen zen baina Murphyk bere lehenengo puntuekin berdintzen zuen partida. Azken minututan lokalak bentaja txiki bat lortzen zuten baina Sollazzo eta Motos bere puntuekin Delteco Gipuzkoa Basket taldeak gerturatzen saiatzen zen. Lehenengo zatia 20-17 bukatzen zen.
Bigarren zatia Motos-ren bi punturekin hasten zen Delteco Gipuzkoa Basket taldea puntu batera jartzeko. Baian Coviran Granadaren jokalariak laster erantzuten zuten eta 6 puntuko diferentzia lortzen zuten. Motos eta Dee bere puntuekin distantzia murrizten saiatzen ziren baina lokalak 4 puntuko errenta mantentzen zuten. Coviran Granadek hiruko bat sartu ondoren Delteco Gipuzkoa Basketeko jokalariak erantzuten zuten bi puntura murrizten desberdintasuna Murphy eta Rozitisri esker. Talde lokala distantzia hartzen zuen berriro baina Uriz jaurtiketa libreen bidez tartea murrizten saiatzen zen. Bi minutu baino gutxiago gelditzen zenean atsedenaldia iristeko Coviran Granadak 8 puntuko diferentzia lortzen zuen. 40-30 bukatzen zen bigarren zatia.
Taldeak aldageletatik bueltatzen ziren eta hirugarren zatia hasten zen eta Murphyk sartzen zituen lehenengo puntuak Gipuzkoa Basket taldearentzat. Talde lokalak 10 puntuko distantzia mantentzen zuen baina Timmer hiruko batekin Delteco Gipuzkoa Basket Talde 7 puntura jartzen zuen. Coviran Granadak 15 puntuko distantzia lortzen zuen. Delteco Gipuzkoa BASKET TALDEAK Sollazzoren puntuekin tartea murrizten saiatzen zen. Talde lokala bere ritmoarekin jarraitzen zuen eta 13 puntuko errentarekin iristen ziren hirugarren zatiko bukaerara, 54-41.
Azken zatia Nicolaren jokalarien erantzun oso onarekin hasten ziren, 9 puntuko diferentzia lortzen Timmer eta Sollazzori esker. Timmer hiruko batekin 6 puntura jartzen zuen bere taldea. Partida bukatzeko 5 minutu gelditzen zirenean Granadak 12 puntuko distantzia lortzen zuten. Azken minutuetan Granadak 10 puntu lortutako errenta mantentzen zuen eta partidaren amaierara iristen zen, 68-58.
0 iruzkin