GIPUZKOA BASKET TALDEA ESPORTEN MUNDUAN MURGILDUKO DA 2K22KO NBA TXAPELKETA ANTOLATUZ

Gipuzkoako saskibaloi taldeak, ORE Esports kirol elektronikoen agentziarekin batera, NBA-2K22 txapelketa bat antolatuko du irailaren 12tik 18ra PlayStation 4rako. Lehiaketa erabat irekia izango da klubeko bazkideentzat eta, oro har, zaleentzat, eta klubeko jokalariren batek ere parte hartuko du.

Txapelketa bi fasetan banatuko da: aurreko fase batean, Klubeko abonatuak ez diren jokalariek azken fasera sailkatzeko kanporaketa bakarra jokatuko dute, eta izena eman duten bazkideek zuzenean hartuko dute parte. Azken fase honek kanporatze-koadro bikoitza izango du (winners brackets + losers brackets), eta koadro bakoitzeko onenen arteko final handi batekin amaituko da. Gainera, klubak  sinatutako baloiak eta kamisetak eta NGS produktuak banatuko ditu txapelketako lehen bi sailkatuen artea sari gisa.

Torneoak Eder Rebollo streamer renteriarraren laguntza izango du, saskibaloiaren munduan espezializatuta dagoena, eta NBA 2K – n, besteak beste, bere Twitch kanalaren bidez finala emititzeaz arduratuko dena. Izen-emateak gaurtik aurrera egongo dira zabalik, Gipuzkoa Basketen webgunearen bitartez.

Ekintza hau ORE Esports-en misioen barruan sartzen da, hau da, merkatu digital berrietara zabaltzea, erakunde, marka eta kirol-klubekin batera. Lehiaketa honek hurbiltasuna sortuko du klubeko jokalarien eta zaleen artean, eta, era berean, Gipuzkoa Basket taldea esporten eta bideojokoen industria gero eta handiagora eramango du.

Txapelketaren informazio guztiak Gipuzkoa Basket Clubaren webgunean daude eskuragarri: https://forms.gle/ZbfHGGtGykPicyk66

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude