GUUK GIPUZKOAK SOLIDARITATEAREN ALDE JOKATZEN DU

Gazteen Gurutze Gorria eta Guuk Gipuzkoa solidaritatearen alde batu dira, “Haien Eskubideak Joakoan” kanpainan, eta Gabonetarako jostailu-bilketa sustatu dute.

Guuk Gipuzkoak Angulas Aguinaga Arenara joateko deia egiten die zaleei datorren abenduaren 18an Melilla Sport Capitalen aurkako partidara jostailu berri, ez beliko eta ez sexista batekin. Trukean, taldearen hurrengo partidarako sarrerak jasoko dituzte, abenduaren 27an, Almansaren aurka izango da.

Horretarako, 18:00etatik 19: 00etara, bilketa-puntuak jarriko dira ate bakoitzean, topaketara bertaratzen direnek kausari lagun diezaioten. Helburua jolasa haurren oinarrizko eskubidetzat hartzea eta sortzen dituen onurak txikienei helaraztea.

Azken hiru denboraldietan, Gipuzkoa Basket Gazteen Gurutze Gorriarekin elkarlanean aritu da. Gazteen Gurutze Gorriaren eta erakunde laguntzaileen laguntzarii esker, aurreko kanpainan 5128 jostailu banatu ziren.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude