ELKARRIZKETA | Xabi Oroz: “Ostiralean oso partida ona egin beharko dugu eta zaleen bultzada beharko dugu”

 

Xabi Oroz antolatzaile azkoitiarra klubeko kameren aurrean agertu da, taldearen kirol egoera aztertzeko eta bere egoera pertsonalari buruz hitz egiteko, taldeko kapitainaren ikuspegitik. Elkarrizketa osoa YouTubeko kanalean ikus daiteke.

Oroz pozik dago taldearen egungo egoerarekin. “Oso talde langilea gara, ez bakarrik astegunetan, baita partidetan ere. Jokaldiak oso landuta ditugu eta ez dugu baloi bat galdutzat ematen, hori da taldearen nortasuna”. Gainera, aldagelan ilusioa dagoela esan du, “dinamika polit batean gaudelako eta taldea gogotsu eta ilusioz dagoelako”.

Azkoitiarrak, taldeko kapitaina izanik, positiboki baloratzen du “aldagelan oso jende ona dugula eta horrek asko errazten duela kapitainaren lana” eta lan gutxi badu “seinale ona” dela gaineratu du. Horrez gain, jokalari berriak taldean dagoen “lanerako etikan” oinarritzen direla azpimarratu du. Positiboki baloratzen du “kanpotik datorren jendeak kapitainek nola lan egiten duten eta zer esfortzu egiten den ikusten du. Gauza onak ere itsatsi egiten dira eta hori ona da klubarentzat “.

Bere egoera pertsonalari buruz, eta 18 urterekin Endesa Ligan debuta egin zuenetik bederatzi urte igaro ondoren, esan du “beti lan egiteko gogoarekin natorrela hona, asko disfrutatzen dut kirol hau praktikatzen, eta, gainera, zortea dut ondoan dudan jendeak lan hau errazago eta dibertigarriago” egiten duelako. Gaineratu duenez, “lanari esker eboluzionatzen joan den jokalaria naiz, eta uste dut norbaitek ni eredutzat hartu nahiko banindu hor lagundu ahal izango niokeela”.

Guuk Gipuzkoa Basketek Lolo Encinasen San Pablo Burgos liderraren aurka jokatuko duen partida garrantzitsua ere aipatu du. “Oso talde ona” dela esan du. Esan duenez, “partida oso ona egin beharko dugu amaierara irabazteko aukerekin iritsi nahi badugu, eta zaleen bultzada beharko dugu, partida ez baita batere erraza izango”.

Azkenik, Angulas Aguinaga Arenara ostiralean arratsaldeko 20:30etan hurbiltzeko mezua bidali die zaleei. “Zaleen indarrak partidara lotzen gaitu eta jendea etortzea behar dugu, zuen indarrarekin gauzak errazago egiten dira”.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude