Aste honetan Serio Valdeolmillosek eskaini duen hitzaldi arrakastatsuaren ondoren, Gipuzkoa Basketek eta Gipuzkoako Saskibaloi Federazioak Endesa Ligako talde baten eguneroko lana ezagutzeko aukera eskeiniko die berriro entrenatzaileei.
Delteco GBC-k bere entrenamenduen ateak irekiko ditu apirilaren 1etik 6ra, eta bertaratutakoek, Apirilak 6ean, 18.00etan, Delteco GBC – Movistar Estudiantes partidurako sarrera bat jasoko dute.
Martxoaren 29an baino lehen gsf@gisaski.eus helbidean baieztatzea beharrezkoa izango da, izen-abizenak, emaila eta telefonoa adierazten, taldearen asteko lan-plana jaso ahal izateko.
0 iruzkin