KIROL-MARKETINARI BURUZKO JARDUNALDIEN ARRAKASTA

Gaur arratsaldean Gipuzkoa Basketek antolatutako kirol marketin jardunaldiak ospatu dira eta Pablo Lasok eta Lorena Torresek Lidergoari buruz eztabaidatu dute.

Xabi Perez aurkezleak gidatuta, protagonistek lidergotzari buruz beren ikuspegia azaldu dute, saskibaloian eta kirolean aplikatzeaz gain, baita enpresa-esparruan ere. Besteak beste, ikuskera, konpromisoa, gizatasuna eta moldagarritasuna izan dira Pablok eta Lorrenak nabarmendu dituzten balioak, liderrek beren ikuspuntutik izan behar dituzten funtsezko zutabe gisa.

Ekitaldia amaitzeko, bertaratutakoen galderak jaso dituzte, eta gonbidatuek saskibaloiaren etorkizuna Estatu Batuetan, Europan eta Espainian nola ikusten duten aztertzera ausartu dira.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude