FEDE VAN LACKE BESTE DENBORALDI BAT GBC-n

[vc_row css_animation=”” row_type=”row” use_row_as_full_screen_section=”no” type=”full_width” angled_section=”no” text_align=”left” background_image_as_pattern=”without_pattern”][vc_column][vc_column_text]Argentinako jokalariak urte baterako berritu du

Fede Van Lacke-k (1980), lehengo urteko denboraldi bikainaren ondoren, urte bat gehiago jantziko ditu GBC-ko koloreak. Eskolta argentinar beteranoa taldearen jokalari garrantzitsuenetako bat izan zen maila mantentzeko helburua era lasaian lortzeko.

Argentinako Club Ciclista Olimpico La Banda-tik iritsi zen bi azken denboraldietan han jokatu ondoren eta zalego gipuzkoarren konfiantza lortu du kantxan bere esfortzu eta sakrifizioa erakutsiz. Van Lacke taldearen jokalari nabarmenetako bat izan da bere esperientzia eta zenbakiekin taldearen emaitza onak lortzen lagunduz.[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]