Fiber Profil S.L. aurkeztu da gaur goizean Gipuzkoa Basket taldearen babesle berri gisa. Aurkezpenean izan dira Javier Sevillano presidentea eta Iñigo Sevillano zuzendari nagusia Fiber Profil S.L. enpresatik eta Irune Zubiaurre Gipuzkoa Basketeko kontseilaria. Irunek ongietorria eman die aurkezpenean: “oso pozik gaude nazioartean esportatzen duen Gipuzkoako, Legazpiko, enpresa batek Gipuzkoa Basket taldearen alde egiten duelako”. Iñigok hau esaten zuen: “Oso pozik gaude babesletza berri honekin. Berrikuntzaren alde egiten duen enpresa gara, aurrekontuaren %30 horretara bideratuta baitago. Nazioartean esportatzen dugu, eta hurrengo pausoa merkatu eolikoan sartzea da”.
Fiber Profil S.L.k material pultrusionatuetan liderra den enpresa bat da, eta beharren neurrira egindako banakako irtenbideak eskaintzen ditu. Produktuaren ezagutza sakonean eta zerbitzu globala eskaintzeko gaitasunean oinarritzen dira, proiektuek behar duten guztia emateko. BZPen sektorean 20 urteko esperientziarekin, gaitasuna ematen die proiektuak behar bezala burutzeko. Bere produktuen propietateek gaur egun erabiltzen diren material tradizionalen ordezko bikainak bihurtzen dituzte.
0 iruzkin