Gipuzkoa Basketek eta Isaac Mayok akordioa lortu dute datorren denboraldirako jokalari katalana fitxatzeko.
Isaac Mayo 2001ean jaio zen, eta Zilarrezko LEB mailan bigarren jokalari baloratuena izatetik dator. 15,5 puntu, 6 errebote, 4 asistentzia eta 20,5eko balorazioarekin lortu zuen Salouen.
Manex Ansorregi, Aitor Zubizarreta eta Javier Nicolaurekin batera, Isaac da taldeko laugarren pieza. Datozen asteetan ezagutuko dira 2024-2025 denboraldian taldea osatuko duten gainerako izenak.
Klubeko kirol zuzendaritzatik lanean jarraitzen dute taldearen piezak bilatzeko eta ahalik eta lantalde lehiakorrena eraikitzeko eta zaleengan ilusioa sorrarazteko.

0 iruzkin