FITXAKETA | Jakub Mokráň, Eslovakiarekin internazionala, Gipuzkoa Basketeko hegal-pibot berria

Gipuzkoa Basketek eta Jakub Mokráňek akordioa lortu dute datorren denboraldirako hegaleko pibota fitxatzeko.

Jakub Mokráň 1999an jaio zen, Eslovakian. Txekiar ligan jokatzetik dator, azken bi denboraldietan 14 puntu eta 6 errebote eta 10 puntu eta 6,5 errebote lortuz. Bi denboraldietan Europako txapelketetan aritu da, Basketball Champions League txapelketan, hain zuzen ere.

Mokráň taldearen zortzigarren pieza da. Manex Ansorregik, Aitor Zubizarretak, Ander Martinezek, Mads Stürupek eta Josip Vrankicek aurreko denboralditik jarraitzen dute, eta Javier Nicolau, Isaac Mayo eta Jakub bera dira orain arteko fitxaketak. Datozen egunotan, datorren denboraldirako taldea osatuko duten izenak ezagutzen jarraituko dute.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.