FITXAKETA | JAVIER NICOLAU

Gipuzkoa Basketek eta Javier Nicolauk akordioa lortu dute datorren denboraldirako pibota fitxatzeko.

Javier Nicolau (Castelló, 1997) Urrezko LEB mailako Clavijo taldean jokatzetik dator, 10,6 puntu, 5,8 errebote eta 12,2 kredituko balorazioa lortuz.

Manex Ansorregi eta Aitor Zubizarretarekin batera, Javier da taldeko hirugarren pieza. Datozen asteetan ezagutuko dira 2024-2025 denboraldian taldea osatuko duten gainerako izenak.

Klubeko kirol zuzendaritzatik lanean jarraitzen dute taldearen piezak bilatzeko eta ahalik eta lantalde lehiakorrena eraikitzeko eta zaleengan ilusioa sorrarazteko.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude