FITXAKETA | Mateo Díaz, Gipuzkoa Basketeko jokalari berria

Gipuzkoa Basketek eta Mateo Diazek akordioa lortu dute datorren denboraldirako base italiar-argentinarra fitxatzeko.

Mateo Diaz 2002. urtean jaio zen, eta, gaztea izan arren, lau denboraldi daramatza bizkarrean Primera FEB-ean. Aurreko denboraldian Fuenlabradan jokatu zuen, eta 8,4 puntu, 4 errebote eta 2 asistentzia lortu zituen partidako. Duela bi denboraldi Almansan 10 puntu, 3 errebote eta 3 asistentziarekin bere urterik onena izan zen. Diaz udan Toros del Vallen jokatzetik dator eta Kolonbiako ligako txapeldunorde izendatu da, taldeko erreferentea izanik.

Manex Ansorregi, Aitor Zubizarreta, Ander Martinez, Mads Stürup, Josip Vrankic, Javier Nicolau, Isaac Mayo, Jakub Mokran eta Mateo Diaz dira orain arte taldeak dituen jokalariak. Datozen egunotan, datorren denboraldirako taldea osatuko duten izenak ezagutzen jarraituko dute.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.