Guuk Gipuzkoa Basketek eta Alex Barcellok akordioa lortu dute. Hurrengo denboraldian jokalari amerikarra taldean izango dugu.
Alex Barcello (Arizona, 1998) BNXT Leaguen jokatzetik dator, Belgikako eta Herbehereetako lehen mailan. 23 partidatan, batez beste 7 puntu lortu ditu, %47 hiruko tiroetan eta %97 jaurtiketa libretean. Europako txapelketa jokatu du, zehazki, Basketball Champions League, saskibaloiko hirugarren txapelketa kontinentala.
BNXT Leagueko esperientziaz gain, Greziako lehen mailan eta NCAAn ere jokatu du. 2020-2021 eta 2021-2022 denboraldietan, Estatu Batuetan 16 puntu sartu zituen batez beste, eta hiruko portzentajeak % 40 baino gehiagokoak izan ziren.
Alexen fitxaketarekin, Gipuzkoa Basketek hirukoan jokalari bikaina dena du taldean. Jaurtiketa propioak sor ditzake, eta gainontzeko jokalariei aukerak sortu eta hauek jokatzeko gaitasuna ere badu.
Horrenbestez, 2023-2024 denboraldirako bederatzi jokalari ditugu: Xabi Oroz, Aitor Zubizarreta, Mikel Motos, Ander Martínez, Manex Ansorregi, Mike Carlson, Josip Vrankic, Iván Aurrecoechea eta Alex Barcello.
Klubeko kirol zuzendaritzak taldearen azken piezak bilatzen jarraitzen du, talde lehiakorra osatzeko helburuarekin. Hau horrela, zaletasunarekiko ilusioa eta sentimendua sortu nahi du Gipuzkoa Basketek.
0 iruzkin