Guuk Gipuzkoa Basketek eta Mads Bonde Stürup akordioa lortu dute. Hurrengo denboraldian Danimarkako jokalaria taldean izango dugu.
Mads Bonde Stürup (Danimarka, 1997) LEB Oroko Almansan jokatzetik dator. LEB Oron jokatu zuen baita 2021 – 2022 denboraldian ere, Gironan, eta ACBra igotzea lortu zuen. Partidak jokatu ditu ACBn eta Basketball Champions Leaguen Lenovo Teneriferekin.
Aste honetan bertan hasiko da jokalaria gainerako taldekideekin entrenatzen eta 8 dortsala kamisetan edukiko du.
0 iruzkin