GAIZKA MAIZA GBC-REN PARTE IZANGO DA 4 URTEZ

Gaizka Maiza (1996) Gipuzoa Basketen denboraldi honetako gerorako apustu handienetariko bat da. Ibarran jaiotako antolatzailea GBCren inguruan egon da azken urteetan, eta talde honekin 15-16 denboraldian Porfi Fisac-en esanetara Endesa Ligan debuta egin zuen Zilarrezko LEB ligan Sammic ISB taldearekin denboraldia amaitu ondoren.

ACB taldearekin hilabete batzuk entrenatu ondoren, Maizak 2016ko maiatzaren lehenengoan izan zuen bere aukera handia, Gazteizko Fernando Buesa Arena pabiloian Baskoniaren aurkako derby batean. Lehenengo minutu horien ondoren, beste lau partidu iritsi ziren, 6 minutuko batezbestekoa lortuz.

Joan den urtean, Maiza Sammic ISB taldean zuzendu zuen berriro ere, talde azpeitiarrarekin Urrezko LEB ligara igoera lortuz 10 puntu, 2.8 errebote eta 3 asistentziekin 11.7ko balorazioa eginez, lehiaketako antolatzaile onena izatera iristen. Eta aurten Urrezko LEB liga horretan lehiatuko du talde berdinarekin Gipuzkoa Basketen baimenarekin, Endesa Ligako taldearekin bi denboraldiz eta beste biko aukerarekin fitxatu ondoren.

Maiza Donostia Arenako prentsa aretoan ofizialki aurkeztua izango da Gipuzkoa Basket eta Irauri SBko Nekane Arzallus eta Maier Lizaso presidenteekin.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.