GAIZKA MAIZA: “GIPUZKOARROK MAILA EMATEN ARI GARA”

Gipuzkoa Basket eta Iraurgi SB klubetako presidenteekin lagundua, Gaizka Maiza aurkeztua izan da gaur. Jokalaria lau denboraldiz fitxatua izan da, eta horietako lehena Urrezko LEB Ligan klub azkoitiarrarekin jokatuko du.

Bai Nekane Arzallusek, GBCren Presidentak, bai Maier Lizasok, Iraurgi SBren Presidentak, antolatzaile gipuzkoarraren gaitasunak azpimarratu dituzte, orain dela hiru urte Azpeitia-Azkoitiako klubera bere iristea eta gero Endesa Ligako debuta gogoratzen.

Maizak ilusio handiarekin gogoratu du ere momentu hori: “amets bat izan zen, niretzako momentu sinestezina. Partidu hori galdu genuen baina momentu horrekin geratzen naiz. Oso arro eta pozik nago, eta asko eskertzen dut”.

Denboraldi honetan, jokalaria ACB taldearekin eta Iraurgi SBrekin lan egingo du. Azken honekin Maizak denboraldi garrantzitsua egiteko asmoa du azken urte honetan lortutakoaren ondoren. Maier Lizaso berak, bere klubak bizitzen ari den momentu goxoa adierazi du: “amets bat da Azkoitia eta Azpeitiko herrientzat. Aurten disfrutatuko dugu, borrokatuko dugu eta Iraurgiren kasta aterako dugu”.

Gipuzkoako saskibaloia momentu oso onean dago dudarik gabe. Maizak onartu duen bezala, “gipuzkoarrok maila ematen ari gara, eta ahal dugun hoberena egingo dugu. Bi klubentzat taldean jokalari gipuzkoarrak izatea garrantzitsua dela uste dut, gure maximoa ematen dugulako, eta guztiontzat harrotzekoa da”.

Bai Maier Lizasok eta bai Nekane Arzallusek bi entitateen arteko harreman onak azpimarratu nahi izan dituzte, kirol honetan arrakastaren ateetara deitzen duten Maiza bezalako jokalarientzako aukerak sortzeko lana asko errazte duen erlazioa.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.