Eskolta amerikarra GBC-ra dator denboraldi baterako
Garrett Nevels (1992), 1.88 altuerako eskolta, Italiako Grissin Bon Reggio Emilia-tik iristen da. Saskiratzaile hutsa da abiadura askorekin, eraginkor distantzia erdira eta defentsa mentalitate handiarekin.
Nevels Espainiara 15-16 denboraldian iritsi zen EBA ligan Albacete taldearekin jokatu eta LEB Plata maiara igo ziren. Sasoi horretan MVP bezala amaitu zuen denboraldia 20.8 puntu, 6.3 errebote eta 20.8 balorazioko batezbestekoa lortuz. EBAn lortutako zenbakien ondoren, Lleidaren atentzio eman zuen LEB ORO ligan jokatzeko eta lider eztabaidaezina izan zen 16-17 denboraldian. Italian azken sasoian bai Serie A-n jokatu eta 8.3 puntu, 3.1 errebote batezbesteko egin zituen 18 minututan, bai Eurocup-en 14 minututan 5.9 puntu.
Erronkak gainditzea gustatzen zaion jokalaria da eta oso baliotsua amaiera estutuetan. GBC-ren balioak partekatzen dituen eta gainera kluba bezala hazi nahi duen jokalari lehiakide aparta da. Bere lehen esperientzia izango da Endesa Ligan.
0 iruzkinak