GBC GABONAK KANPUSA IRITSI DA

Beste urte batez, Gipuzkoa Basketek, bere GBC Eskolaren bidez, GBC Gabonak Kanpusa jarri du martxan ondo pasatzeko eta baloiarekin abilitateak hobetzeko gogoak dituzten 2006 eta 2010 urteen artean jaiotako neska mutilentzat.

Abenduaren 24tik 28ra, Aieten dagoen Atlético San Sebatiánen Kiroldegiak saskibaloi goi mailako entrenatzaileekin ospatuko diren entrenamenduak jasoko ditu, eta hauek beste aktibitate ludikoekin konbinatuko dira: Donostiako Aquariumera bisita, Donostia Arenan jokatuko den partidan Uncajaren aurka partidak jokatuko dituzte, primerako amaiera bezala, Delteco GBC-ko jokalariek azken entrenamenduan agertuko dira partaideekin jolasteko eta autografoak sinatzeko. Guzti hau 9.00etatik 14.00etara.

ékolok kamiseta bat oparituko die partaide guztiei, eta eguneroko hamaiketakoa Kaikuren eskutik iritsiko da. Bi babesle hauek oso konprometituak daude kirolarekin eta bizi-ohitura osasuntsuarekin.

GBC Gabonak 65€-ko prezioa du GBC Eskolako kideentzat eta 75€ kideak ez direnentzat. Honetaz gain, Kanpusera batzen den anai-arreba bakoitza %10eko deskontua izango du.

Etxeko txikien zain egongo gara GBC Gabonak Kanpusean!

Izen-ematea egiteko GBC hurrengo lotura klikatu:[

“IZEN-EMATEA” link=”https://www.gipuzkoabasket.com/producto/campus-gbc-gabonak/”

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude