GIPUZKOA BASKET 🤝 AÑORGA KKE

Añorga KKEk bat egingo du Gipuzkoa Basketen familiarekin eta klubak sortu duen esponsorizazio teknikoko proiektuan parte hartuko du.

Gipuzkoa Basketek ekainean hasi zuen esponsorizazio teknikoen proiektua, lurraldeko klubetara hurbiltzeko asmoarekin. Klubei proposatzen zitzaien Gipuzkoa Basketen parte izatea eta ikasturtean zehar abantailak eta laguntza izatea.

Esposonrizazio-proposamenaren barruan honako alderdi hauek nabarmentzen dira: eskolek Gipuzkoa Basket izena har dezakete. Klubeko kide guztiak Acunsa Gipuzkoako abonatuak izango dira eta Illunbeko partidetara joan ahal izango dira. Kluba hainbat teknifikazio egingo ditu klubarekin saskikasi programaren barruan (prestakuntza fisikoa, entrenatzaile eta jokalarientzako prestakuntza espezifikoa) eta taldeko kideen eta Gipuren bisita izango dituzte.

Ongi etorri familiara Añorga KKE!

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude