Asteazken honetan, maiatzaren 8an, Nacho Núñez-ek, Gipuzkoa Basketen Presidentea, eta José María Echarri-k, Donostiako Orfeoiaren Presidentea, bi entitateen artean etorkizunerako elkarlan harremanen hasiera adierazten duen hitzarmena sinatu dute.
Senidetze honen lehenengo ekitaldi bezala, Orfeoi Gazteak emanaldi bat eskainiko du Gipuzkoa Basketen zale guztientzat Delteco GBC-k ostegunean 21.30etan jokatuko duen partiduaren atsedenaldian. Munduan zehar ezaguna den Orfeoiaren talentu gazteek bere errepertorioaren bi pieza abestuko dituzte, taldearentzat hain garrantzitsua den partidu honetara etortzeko beste eragingarri bat.
Donostiako Orfeoia Espainiako koru garrantzitsuenetariko bat da, eta dituen 120 urte baino gehiagoetan nazioartean ezagutua eta goraipatua izan da. Dudarik gabe, Gipuzkoa Basketentzako aliatu ezin hobea, klubak Gipuzkoako gizartean errotzeko asmoarekin sektore desberdinekin loturak sortzeko egiten ari den lanean jarraituz.
0 iruzkin