Gipuzkoa Basket GUUK Gipuzkoa Basket izango da hurrengo hiru denboraldietan

  • Telekomunikazioen euskal konpainia klubeko bazkide digitala da 2020tik
  • Akordio berri horri esker, bi erakundeek elkarrekin bultzatuko dute Gipuzkoako saskibaloi-kluben digitalizazioa, Kirol App aplikazioaren bidez.

Donostia, 2022ko irailaren 7a, Guuk telekomunikazioen euskal konpainiak eta Gipuzkoa Basketek beren arteko harremana sendotu eta 2020ko azaroan sinatutako lankidetza-akordioa berretsi dute. Akordio horren bidez, operadorea klubaren bazkide digital bihurtu zen, klubaren prozesu operatiboak hobetzeko eta publiko berrietara iristeko.

Orain, Gipuzkoa Basketek Guuk Gipuzkoa Basket izena hartuko du hurrengo hiru denboraldietarako. Gainera, euren aliantzari esker, Guuk Gipuzkoa Basketek eta Guukek elkarrekin bultzatuko dute Gipuzkoako saskibaloi kluben digitalizazioa.

Juanan Goñi Guukeko kontseilari delegatuak eta Ibon Muñoz Gipuzkoa Basketeko zuzendari nagusiak gaur Illunben aurkeztu dituzte lankidetza hitzarmen berri honen nondik norakoak, digitalizazioaren bidez lurraldean aberastasuna sortzera bideratua, kasu honetan saskibaloi kluben digitalizazioaren bidez.

Horrela, 2025era arte, Guuk taldeari izena emango dio eta Gipuzkoa Basketi laguntzen jarraituko du, bere gaitasun teknologikoekin eta ingurune digitalaren ezagutzarekin, hemendik aurrera lurraldeko gainerako saskibaloi klubetara hedatuko dena.

Guuk Gipuzkoa Basket, Kirol APP-eko enbaxadorea

Izan ere, bi erakundeen arteko akordioa sendotzeari esker, Guuk Gipuzkoa Basketen partner digitala izango da lurraldeko beste saskibaloi-klub batzuen prestakuntza-prozesuan, eta ezagutza teknologikoa klub horiei transferituko die. Eta, bere aldetik, Guuk Gipuzkoa Basket Kirol APP-ren enbaxadorea saskibaloi gipuzkoarraren segmentuan izango da.

Kirol app Guuk-ek garatutako plataforma bat da, Euskadiko eta Nafarroako kirol-kluben eraldaketa teknologikora bideratua (Guuk aritzen den lurraldeak). Gainera, pertsonalizatzeko eta eskalatzeko modukoa da, eta horri esker, klubek orain arte beren irismenetik urrun zeuden baliabideak eskura ditzakete, negozio-eredu berritzaile eta digitalen bidez hazkunde sendorako oinarriak jarriz. Horrela, Guuk-ek merkatuko teknologiarik onena eta berrikuntza maila altua eskaintzen die, hori guztia negozioa sortzera bideratuta. Bestalde, klub bakoitzak bere aplikazio pertsonalizatua izan dezake, iOSen eta Androiden eskuragarri, zaleei bere klubaren inguruan gertatzen den guztia gertutik bizitzeko aukera eskainiz, hainbat funtzionalitateren bitartez, hala nola jakinarazpenak, partiden streaming bidezko emisioa, albisteak, plantillaren informazioa edo ticketinga.

Juanan Goñi Guuk-eko kontseilari delegatuak adierazi du, “oso pozik gaude Gipuzkoa Basketekin ematen dugun pauso berri honekin; izan ere, orain, Gipuzkoako erreferentziazko saskibaloi-klubaren digitalizazio-prozesuarekin jarraitzeaz gain, lurraldeko beste klub batzuen prozesu operatiboak hobetu ahal izango ditugu, zaleekin hobeto konektatuta egon daitezen eta digitalizazioaren bidez baliabideak sortzeko eredu berriak esploratu ahal izan ditzaten. Interesgarriena da epe luzera baliabide propioak sortzea ahalbidetuko dien lankidetza-eredu bat dela. Guuk-etik, gipuzkoar saskibaloiaren eraldaketa digitala sendotzen lagundu nahi dugu, eta ea laster erantzun ahal izango dugun lurraldeko beste leku batzuetan. Edozein klubetara eta edozein kirol segmentutara irekita gaude”.

Bestalde, Ibon Muñozek, Gipuzkoa Basketeko zuzendari nagusiak, horrela baloratu du euskal telekomunikazio konpainiaren babesa, “Gipuzkoa Basketentzat, une honetatik aurrera Guuk Gipuzkoa Basket, lankidetza akordio hau sinatzea oso garrantzitsua da, klubak digitalizatzen jarraitzeko behar zuen babesa lortu baitugu. Partida aurreko animazio bat egiteko garatzen ari garen ekintza guztietan euskarri garrantzitsua izango da, aurtengo helburuetako bat jendea Illunbera saskibaloi partida bat baino zerbait gehiago ikustera igotzea. Eta gure aldetik Guuk-i lagunduko diogu beren zerbitzuak kirolapp bidez digitalizatu nahi dituzten Gipuzkoako saskibaloi klub gehiagotara iristen, gaur hemen aurkezten dugun aplikazioaren antzekoa”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude