Klubak salaketa bat sinatu du gaur goizean Donostiako Udaltzaingoan, Amara Kantxa proiektua suntsitzeagatik. Kalean Urban Festen inguruan sortu zen proiektua, Jump The Lineren eskutik, eta Amarako auzo elkarteak, ikastolek eta auzoko ikastetxeek parte hartu zuten.
Proiektua parte hartzeko ekintza bat zen, eta bertan bizitza berri bat eman zitzaien Aitzol parkeko saskibaloi-kantxei.
Amara Kantxa proiektua Begoña Callejori eskainia dago, Gipuzkoako saskibaloiaren munduan oso emakume garrantzitsua eta Amara auzoko bizilaguna.
Tamalgarria da Amara Kantxa bezalako proiektu sozial eta kultural bat horrela suntsitu izana. Gipuzkoa Basketek erabat gaitzesten ditu ekintza hauek eta erantzukizunak argitzea espero dugu.
0 iruzkin