
29 Jul GBC ESKOLA
Donostia, 2021eko uztailaren 29a
Familia estimatuak.
Guztiok ondo egongo zaretelakoan, idatzi honen bitartez, Acunsa Gipuzkoa Basketen izenean agurtu nahi zaituztet.
Jakin ezazue, azken asteetan klubak egitura-aldaketa sakon eta garrantzitsuak aurrera eramaten ari dela, bere kirol-kudeaketa eta kudeaketa eraginkorra sustatu nahian.
Hausnarketarako denbora hartu eta Gipuzkoa Basketeko Eskolari babesa ematen zioten saskibaloi klubekin komunikazioa bermatu ondoren, hemendik aurrera Gipuzkoa Basketeko eskola izateari utziko diola jakinarazten dizuegu, hauek, klub ezberdinen kudeaketaren menpe geratuz.
Lerro hauen bitarez, klub horien inplikazio eta laguntza eskertu nahi dugu. Era berean, eskerrak eman nahi dizkiegu gure eskolan konfiantza izan eta bertan parte hartu duzuen familiei ere.
Ez ditugu ahaztu nahi denbora horretan begirale eta entrenatzaile gisa parte hartu duten pertsonak. ESKERRIK ASKO DENOI!
Etapa berri eta lankidetza-laguntza prozesu berri bati ekin diogu. Gipuzkoa Basket eta Gipuzkoako saskibaloiaren arteko kirol eta emozio loturak ehuntzeko helburua dugu.
Horretarako, Gipuzkoako saskibaloiaren alde lan egiten duten erakunde eta pertsona guztiekin harreman eta lan-ildoak garatuko ditugu.
Datorren irailean, Gipuzkoa Basketen jaiotzaren 20. urteurrena ospatuko dugu. Jakin ezazue hasierako ilusioari eutsiz, gure esku dagoen guztia ematen jarraitzeko konpromisoari eusten diogula, lurraldeko haur, gazte, familia, klub eta ikastetxeei laguntza eskainiz.
Badakigu bide luzea dugula egiteko. Horrela, zuzendu beharrekoak zuzenduz, pausu txikiak emango ditugu Gipuzkoar saskibaloia hazten lagundu eta zuen konfiantza eta laguntza eskuratzeko.
Gipuzkoa Basket harrotasunez sentitu eta ikustea nahi dugu eta horretarako gure gazteen kirol garapena lortzeko lan egingo dugu.
GORA GIPUZKOA BASKET, GORA GIPUZKOAKO SASKIBALOIA.
Aitor Uriondo
Gipuzkoa Basketeko Kirol Zuzendaria