GIPUZKOAKO TALENTUEKIN TEKNIFIKAZIOA

Saskibaloi gipuzkoarraren erreferente bezela egiten duen bere lanaren barne, Gipuzkoa Basketek lurraldeko klub desberdinetako hogei bat jokalari deitu ditu Delteko GBC-ren teknikariekin teknifikazio saioak egiteko.

 

BKL, Easo SBT, Iraurgi SB, Ointxe, TAKE, Askatuak  eta GBC klubeko jokalariek entrenamendu eta froga fisikoetako bi jardunaldietan parte hartu dute Illunben. Guztiak talentu handiko gazteak dira eta lan eta konstantziarekin saskibalioan etorkizun handia izateko aukera lortu dezakete, eta GBC-k gertutik jarraituko ditu.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude