Guuk-ek Gipuzkoa Basketi lagunduko dio eraldaketa digitalean

Guuk euskal telekomunikazio-konpainiak eta Gipuzkoa Basketek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, operadorea klubaren bazkide digital bihurtzeko. Horrela, Guuk-ek Gipuzkoa Basketen eskura jarriko ditu bere gaitasun teknologikoak eta ingurune digitalaren ezagutza, klubak esparru horretan dituen prozesu operatiboak hobetzeko, eta publiko berrietara iritsi eta abonatuen oinarria zabaltzeko.

Guuk-en izenean, Juanan Goñi kontseilari delegatuak sinatu du hitzarmena; Gipuzkoa Basketen izenean, berriz, Nacho Núñez lehendakariak.

Hitzarmen horren bidez, Guuk-en helburuetako bat beteko da: diharduen lurraldeetan, Euskadin eta Nafarroan, errotuta dauden eragile sozial eta ekonomikoekin harremanetan jartzea, eta, merkatuko teknologiarik onenaren eta berrikuntza-maila handiaren bidez, aberastasuna sortzea sustatzea.

Hitzarmena sinatu ondoren, hauxe adierazi du Juanan Goñi Guuk-eko kontseilari delegatuak: “oso pozik gaude Gipuzkoa Basketi bere prozesu operatiboak hobetzen lagunduko diogulako; hobekuntza horiei esker, hobeto konektatuta egongo da zaleekin. Bazkide digital gisa, Guuk-ek zuntz simetriko azkarrena jarriko du klubaren eskura, baita arlo digitalean duen ezagutza zabala ere; horrela, klubari bere garapen korporatiboan lagunduko diogu”.

Bestalde, Gipuzkoa Basket taldeko lehendakariak, Nacho Núñezek, zera adierazi du: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Guuk-i laguntzeagatik, ziur baikaude akordio honek lagundu egingo diola klubari gaur egun hain garrantzitsua den digitalizazioan, bai kirol-erakunde gisa lehiakorragoak izateko, bai gure jarraitzaileekin hobeto konektatuta egoteko”.

Gipuzkoan, duela gutxi, Guuk-ek 5G zerbitzuko probak egin ditu Donostian, eta, gainera, denda bat inauguratuko du hiriaren erdigunean abenduan —lehendik Garbera merkataritza-zentroan (Donostia) du bat—. Probintzia horretan, operadoreak Urbil (Usurbil) eta Mendibil (Irun) merkataritza-zentroetan ere baditu saltokiak.

 

Guuk-i buruz

 

Guuk euskal telekomunikazio-zerbitzuen operadore berria da, “hemengoek eta hemengoentzat” sortua. Eskaintza argi eta erraz batekin sortu da, prezio justuak eta betiko eskainiz, eta bezeroak gusturen duen Euskadiko eta Nafarroako telekomunikazio-operadorea izateko bokazioarekin. Hauxe da Guuk-en elementu bereizgarria: bere zuntz optikozko eta mugikorreko telekomunikazio-sareak dituen eta sare horiekin ia euskal lurralde osoa hartzen duen tokiko operadore bakarra da. Euskadin jaiotako industria-proiektu bat da Guuk, Euskadin eta Nafarroan aberastasuna eta enplegua sortzen dituena. Guuk-en Zuntza + Mugikorra tarifa guztiek 600 Mb/s simetrikoko abiadura eskaintzen dute. Sarerik azkarrena da, NPERF SAS enpresak independenteki egindako 2020ko lehen seihilekoko Interneteko Konexio Finkoen Espainiako Barometroaren arabera.

 

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.